50- Sebastopol inguruak: jasangarritasun iturria!

Berkeley hiri unibertsitarioa ezagutu ostean, Kaliforniako ekialderuntz barneratu gara. Guztiz klima mediterraneoan 35 graduko eguzkipean, mahatsondoen itzala txiki geratzen zaigularik.

Sebastopol izeneko herri txiki zein berezi batera iritsi gara. Herri honen  inguruan ekintza jasangarri ugari ari da jazotzen eta gainera ekintzetako batzuk mugimendu hippiarekin zuzenean loturik daude, telebistan ikusten diren 70. hamarkadako hippien ondorengoak ote?

  • Green Valley Village (GVV): 360 acre dituen baserri honetan 50 pertsona bizi dira elkarrekin, komunitate intentzional batean. Oso era xumean antolatzen dute bizitza, ahalik eta kontsumo behar gutxien izateko, baina era berean beraien beharrizan kultural eta sozialak hasetzeko eguneroko esfortzua burutzen dute, komunitate bizitza aberats baten bidez. Ekonomikoki bizitza aurrera aterazko GVVen, aktibitate ekonomiko ezberdinetan antolaturik daude: kontsumo talde bat, egurrezko eraikinen enpresa, mahats ekoizpena, abeltzainen elkartea, janari osasuntsu eta ekintza publikoen antolaketa enpresa, …
Praxis: Green Valley Village-eko basoko auzoko etxeetako bat.

Praxis: Green Valley Village-eko basoko auzoko etxeetako bat.

–       Occidental Arts & Ecology Center: nekazaritza ekoizpen ekologikoko irakaskuntza zentrua izateaz gain, barazkien ekoizpen propioa dute. Gainera komunitate intentzionala da, eta bertako kideak taldean antolatzen dira ekintza guztiei aurre egiteko.

OAEC zentruko komunitatea

OAEC zentruko komunitatea

–       Laguna Farm: 400 familiarentzako barazki ekoizpen ekologikoa burutzen duten lan taldea da. CSA (Community Support Agriculture) erara antolatzen dira, astero familia bakoitzari otar bat eramanaz.

Laguna Farm-eko soro eta berotegietako batzuk

Laguna Farm-eko soro eta berotegietako batzuk

–       Solar Living Institue: eguzki errekurtsoa erabiltzeko teknologia ezberdinetan formazioa burutzen duen institutua dugu. Urte osoan zehar eguzki energia instalatzaileak formatzen dituzte, eta gainera uda garaian kurtso intentsibo bereziak burutzen dira. Era berean institutuan eguzki teknologia oro erosteko denda aurkitzen da: panel solar txiki zein haundiak, liburuak, eguzki energia bidez funtzionatzen duten tresna ugari,… Azkenik institutu hau jasangarritasunaren inguruan festa zein bilerak burutzeko lekua da, eta Transition Towns bezelako elkarteek bertan egiten dituzte topaketak. Joan den larunbatean Solfest izeneko topaketa garrantzitsuan parte hartzeko aukera izan dugu!

Solfest eguzki energiaren inguruko topaketa Solar Living institutuan.

Solfest eguzki energiaren inguruko topaketa Solar Living institutuan.

–       Post Carbon Institute: irabazi asmorik gabeko jasangarritasunaren aldeko institutua dugu. Batez ere ikerketa teorikoa eta beronen difusioa burutzeko helburua dute, ala nola Snake Oil, Richard Heinberg-ek burutu duen fracking-ari buruzko liburu berria.

Richard Heinberg-en liburu berria

Richard Heinberg-en liburu berria

–       Transition Towns US: irabazi asmorik gabeko elkarte bat dugu, Estatu Batuetan zehar bizitza modelo jasangarri eta erresiliente baterako trantsizioa burutzeko laguntza eskaintzen dutena. Hiri zein herri orotan jende ezberdina elkartzen eta antolatzen laguntzen dihardute.

Marissa Mommaerts, Transition US-eko komunikazio arduradun orokorra

Marissa Mommaerts, Transition US-eko komunikazio arduradun orokorra

–       Petaluma Avenue Affordable Houses: 45 apartamentu dituen babes ofizialeko etxeen cohousing proiektua dugu. Bertan komunitate intentzional bat sortzeko eguneroko ahalegina burutzeaz gain, era jasangarrian bitzitzeko saiakera burutzen ari dira. Horretarako eguzki panelak, erreziklatze sistema orokorra, euri uren bilketa sitema,… bezelako neurriak hartu dituzte.

Cohousing auzo jasangarria

Cohousing auzo jasangarria

–       Eta beste hainbat komunitate eta ekintza jasangarri ere ikusi ditugu. Ala nola Sebastopol ingurutuko herrietan burutzen diren baserritar merkatu ugariak.

Sebastopol inguruko Farmers market-etako bat

Sebastopol inguruko Farmers market-etako bat

Sebastopol-en denetatik aurrerakoinena edo “hippiena” aukeratu dugu, Green Valley Village, eta bertako errealitatea ezagutzera joan gara! 350 acre dituen lurrean bizi diren 50 lagun hauekin elkarlanean aritzera. Komunitatearen artean lurraren jabeak diren Michael eta bere seme Chris bizi dira, GGV-ko gainontzeko kideekin helburuak eta beharrak banatuz. Duela 7 urte soilik sortu zen komunitate intentzional hau, baina abiadura ikaragarriaz sortu dute beraien eredu sozial berezi hau.

Permakulturako lorean eta bere petaloetan oinarritzen dira komunitate guztia antolatzeko, guztiz era horizontal era asamblearioan eguneroko bizitzari aurre eginaz!

Permakultura lore bidezko egitura antolaketa.

Permakultura lore bidezko egitura antolaketa.

Ea zelan doakigun bada bizitza jasangarria GVV etxalde eko etxaldean!

William eta ekobidaiariaren logela datorren asterako!

William eta ekobidaiariaren logela datorren asterako!

Praxis auzuneko beste etxebizitza jasangarri bat

Praxis auzuneko beste etxebizitza jasangarri bat

Praxis auzoko langile kooperatibak burutzen dituen egurrezko etxebizitza gurpildunak, SALGAI DAUDE!

Praxis auzoko langile kooperatibak, alboko auzoan, burutzen dituen egurrezko etxebizitza gurpildunak, SALGAI DAUDE!

Deja un comentario

Archivado bajo Ekobidaia

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s