35- Teknologia Egokiak Ingalaterran!

  • Practical Action-en:

Irlanda burutu genuen lehen geldialdia Europako bidaian barrena, eta bigarrena Ingalaterran burutu dugu. Leamington Spa izeneko herrian aurkitzen gara, eta bertara iristeko, Kinsaletik 15 litro erregai besterik ez dut erabili (nahiz eta abioia hartu eta 786 km egin).

Practical Action-eko astearteroko Standup meeting-ean, 20 minutuko berri trukatze azkarra.

Practical Action-eko astearteroko Standup meeting-ean, 20 minutuko berri trukatze azkarra.

Practical Action izeneko gobernuz kanpoko erakundea ezagutzeko aukera izaten ari gera hemen! Ernest Friedrich Schumacher ekonomialariak sortua. Shumacher, Small is Beautiful liburuaren idazlea dugu, bertan gizakia kontutan hartzen duen ekonomia etiko baten ardatzak ezarri zituen.

Egun, Practical Action delako erakunde honek, mundu osoan zehar “teknologia egokiekin” (gaztelerazko “tecnolgias apropiadas”) lan egiten du, era honetan munduko txiroenen ongizatea hobetuz. Teknologia egokiak ez dute teknologia garapena helburu, giza garapena baizik, eta ondorioz munduko edozein txokotan era lokalean egin daitezkeen objetuak garatzen dituzte. Eguzki labeak, elektrizitatea sortzeko mini zentralak, ur filtroak, egur sukalde efizienteak, bioeraikuntza, ura berotzeko sistemak,…

Praktical Action-eko bulegoan lanean!

Practical Action-eko bulegoan lanean!

Eta bertan bolondres gisara lanean nabil! 600 objetu baino gehiago dituzte eskuragarri beren web orrian, eta itzulpen lanetan jarduteko aukera izan dut. Horrela, lehen dokumentua jada itzuli dugu, eta online duzue eskuragarri. FIRELESS STOVES, surik gabeko sukaldeak:

http://practicalaction.org/cocinas-sin-fuego helbidean sartu eta ikus dezakezue itzuliriko dokumentua, itzultzailaren izen eta abizenak ere jarri ditugu!

http://practicalaction.org/cocinas-sin-fuego helbidean sartu eta ikus dezakezue itzuliriko dokumentua, itzultzailaren izen eta abizenak ere jarri ditugu!

Era berean gure ikerketaren ildoei jarraiki: energia, landa garapena eta kontsumo ohitura jasangarriak; hemen Leamington Spa izeneko herri berezi honetan bada gauza berritzaile ugari. Horregatik aukeratu genuen gure Europan zeharreko itzulia burutzeko helmugatzat.

Landa garapenari dagokionez bi puntu:

  • 130 familiari jaten ematen dion nekazaritza komunitario taldea:

Canalside Community Food, izeneko elkarte berezia dugu. Elkarte hau kontsumo talde eta baserritarrak uztartzen dituen taldea da. Baina oso era berezian uztartu ere. Ingalaterran baserritarraren rol-a oso galdua dago, eta ondorioz kontsumo taldeak burutzea oso zaila zen. Horri konponbidea emateko ideia izan zuten hemen! 130 familia elkartu ziren, eta 3 pertsona “liberatu” zituzten, beren egunerko zereginetatik, baserritar bilakatuz hauek! Orain Will, Paul eta Ellie gazteak baserritar bilakatu dira.

William Canalside-eko arduraduna eta atzean soroetako bat.

William Canalside-eko arduraduna eta atzean soroetako bat.

  • Auzoko basoa:

Fountry Wood izeneko baso berri hau, Leamington Spa-ko bolondres talde batek aurrera ateratzen ari den baso berezia dugu. Herrian zegoen fundizio zahar baten lurretan baso autoktonoak errekuperatzen ari dira. Era berean baso jangarrien kontzeptuak ere ezarri nahi dituzte bertan.

Foundry Wood basoan lanean Katherine Pasteur eta Kristie Naimo-rekin bertako arduradunak

Foundry Wood basoan lanean Katherine Pasteur eta Kristie Naimo-rekin bertako arduradunak

Ohitura jasangarriei dagokienez hiru ekintza:

  • Produktu ekologiko eta jasangarrien denda.

Gaia izeneko denda berezi hau duela 30 urte sortu zen, eta gainera era kooperatiboan 4 langileren artean aurrera eramaten dute denda guztiz era horizontalean, erabakiak elkarrekin hartuz.

Gaia denda ekologikoan asteko produktuak erosten

Gaia denda ekologikoan asteko produktuak erosten

  • Kirol merkea eta osasuntsua.

Parkrun izeneko ekintza berezi hau ezagutzeko aukera izan dugu, Ingalaterrako 200 parke baino gehiagotan martxan dena. Astebururo, larunbateko goizeko bederatziretan lasterketak egoten dira parke orotan eta nola ez Leamington Spa-ko parkean ere! Web orrian izena eman ezkero larunbatero korrikaldiaren denbora hartzen dizute, eta astean asteroko jarraipena burutu. Beraz, bertara gerturatu naiz William korrikalari afizionatuarekin, eta ez dugu oso gaizki utzi euskal maila!

William-ekin Parkrun estilora korrika egin ostean.

William-ekin Parkrun estilora korrika egin ostean.

  • Bigarren eskuko denda berezia.

Action 21 izeneko erakunde honek jendeak zakarretara botatzen dituen objetuak hartu, konpondu eta birmerkaturatzen ditu. Bere izena Rio de Jaineirotik eratorritako Agenda 21-etik dator. Bertako langile den Lucy-k esaten digunez urtean Ingalaterran ohiko diren 2 pixuko autobus gorri horietako hamairuk pixatzen duten horrenbeste Kilogramo “zakar” erreziklatzen eta birmerkaturatzen dute!

 

Energiari dagokionez bi puntu interesgarri:

  • 100 % energia berriztagarria.

Good Energy izeneko elkarte honi eskerrak aste honetan bizi izan garen Willian eta Kath-en etxean energia berriztagarria besterik ez dute kontsumitzen! Euskal Herrian ere laster izango dugu Goiener!

Aste honetan bizi izan garen etxean energia berriztagarria eta barazki ekologikoak jan ditugu, etxeko atean bi ezaugarriak ikusgai.

Aste honetan bizi izan garen etxean energia berriztagarria eta barazki ekologikoak jan ditugu, etxeko atean bi ezaugarriak ikusgai.

  • Energia berriztagarriak eta etxebizitzen babes termikoa.

Homeworks Energy enpresako zuzendaria ezagutu dugu, Tom. Azken bi urte hauetan Leamington Spa inguruko udaletxeetan eta hainbat etxe pribatutan efizientzia hobetze aldera isolamentuan hobekuntzak burutzen ari da. Era berean eguzki instalazio fotoboltaikoak ere burutzen dituzte. Gauzatik interesgarriena, hobekuntza hauek ordaintzeko elektrizitate enpresetatik jasotzen diru laguntzak dira! Gobernuak elektrizitate enpresak behartzen bait ditu diru laguntzak ematera energia berriztagarriak eta isolamentu hobekuntzak burutzeko!

 

Deja un comentario

Archivado bajo Ekobidaia

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s