20- Rongo alberge jasangarria!

Benetan etor zaitezte aukera duzuenean!

Ikaragarria izan da Karamean igarotako aste hau! Turismo jasangarria burutzen duten Rongo Backpakers-ean izan naiz, goizetan lanean wwoofer gisara eta arratsaldetan jendearenkin hitzegiten, proiektua aztertzen, sukaldatzen, baratza txukuntzen, parke naturala ezagutzen,…

Turismo jasangarri honen ardatza pertsonak dira. Alde humanoak ikeragarrizko garrantzia hartzen du, eta artea zein permakultura uztartuz, albo batera uzten dira kontsumo beharrak. Horrela gizaki-ingurune-gizaki harreman kate ziklikoa sortzen da, benetan ederra, eta guztiz jasangarria!

Paul Murray dugu Living in Peace proiektuaren sortzailea, eta berarekin gustora hitzegiten egoteko aukera izango duzu Karameara etortzen bazarete! Benetan pertsona irekia da, eta bere etxean gustora egon gara bere emazte Sanae, alaba eta laurok.

Paul eta Sanae bere emaztea.

Paul eta Sanae bere emaztea.

Living in Pace proiektuaren zatirik garrantzitsuena Rongo albergea dugu, eta bere antolaketa Paul eta Murrayk burutzen duten arren Wwoofer-ak gara albergea bizirik mantentzen dugunak.

Rongo albergea

Rongo albergea

Permakultura baratzak

Permakultura baratzak

Lan taldearen izaera ordea proiektuaren sortzaileek lantzen dute, eta beraiei esker lan-lagun giro ezin atxeginagoa lortzen da.

Argazkian gaudenok atera dugu aurrera albergea azken astean!

Argazkian gaudenok atera dugu aurrera albergea azken astean!

Paulek dionez proiektuaren punturik garrantzitsuena zera da, ingumen egokia sortzea bertara doan bakoitzak bere amets propioa proiektu honen barnean burutu ahal dezan.

Era honetan baratzan lanean jardun dugu:

Laura permakultura baratza lantzen

Laura permakultura baratza lantzen

Sukaldatzen:

Denon artean sukaldaturiko jakian, nik berriz ere paella…

Denon artean sukaldaturiko jakian, nik berriz ere paella…

Ogia egiten:

Douglasek ogia egiten erakutsi zigun…

Douglasek ogia egiten erakutsi zigun…

Albergearen barnean den irratian irratsaioak burutzen:

Isabel hemeretzi urteko alenamak arratsaldeak alaitu zizkigun!

Isabel hemeretzi urteko alenamak arratsaldeak alaitu zizkigun!

Inguruko natura ezagutzen eta ezagutarazten:

Fenian kobazuloak oihanaren erdian daude.

Fenian kobazuloak oihanaren erdian daude.

Eguneroko albergeko lanetan, sua egiten, kumunak eta gelak garbitzen,…

Egurrez eta eguzki indarrez berotzen da albergeko ura.

Egurrez eta eguzki indarrez berotzen da albergeko ura.

Komunak garbitzea uste baino lan ederragoa da.

Komunak garbitzea uste baino lan ederragoa da.

Norbaitek agian esango du, aste honetan Ekobidaiaria jasangarritasunetik urruntzen ari da! Baina ez, sines iezadazue inoz baino gertuagotik bizi izan dudala jasangarritasuna aste honetan!

2 comentarios

Archivado bajo Ekobidaia

2 Respuestas a “20- Rongo alberge jasangarria!

  1. EKOITZULTZAILEA

    Si podéis de verdad venir aquí!

    La semana en Karamea ha sido increible! He estado en el Backpacker Rongo donde desarrollan el turismo sostenible, por la mañana trabajando como wwoofer y por la tarde hablando con la gente, analizando el proyecto, cocinando, arreglando la huerta, conociendo el parque natural…

    El eje de este turismo sostenible son las personas. El lado humano toma una gran importancia, y fomentando tanto el arte como la permacultura, se dejan a un lado las necesidades de consumo. Así se crea una cadena cíclica hombre-medio-hombre, bonita y sostenible de verdad!

    Paul Murray es el creador de Living in Peace, y podréis hablar con el del proyecto si venis a verle! Es una persona muy abierta y hemos estado muy a gusto con él, su mujer Sanae y su hija.

    La parte más importante del proyecto Living in Peace es el albergue Rongo, y aunque su organización la hacen Paul y Murray, somos los wwoofer los que mantenemos el albergue vivo.

    Lan taldearen izaera ordea proiektuaren sortzaileek lantzen dute, eta beraiei esker lan-

    La personalidad del grupo de trabajo la trabajan sus creadores, y gracias a ellos se crea un ambiente inmejorable.

    Según dice Paul el puntu más importante del proyecto es crear un ambiente adecuado para que cada persona que vaya pueda incluir su sueño en él.

    Así, hemos trabajado en la huerta, cocinando, haciendo pan, haciendo el programa de radio del albergue, conociendo el entorno y dándolo a conocer, en el trabajo de día a día del albergue, haciendo fuego, limpiando los baños y las habitaciones…

    Alguien dirá igual que esta semana el Ekobidaiaria se está alejando de la sostenibilidad! Pero no, creedme que la he vivido mas cerca que nunca!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s