16- Bizikleta elektriko berritzailea eta energia berriztagarriak!

Zelanda Berrira jada iritxi gara! Eta Chrischurch izeneko herrian igaro dittut lehen bi gauak. Maria, bere alaba Vitoria, eta senar Edward-en etxean; familia harrigarria benetan!

Zelanda Berrira egunsentiarekin batera iritxi gara…

Zelanda Berrira egunsentiarekin batera iritxi gara…

Maria Kay, YikeBike enpresako salmenta burua da. YikeBike-k bizikleta elektriko berezi bat burutu du, eta duela hiru urtetatik mundu guztian zehar saltzen ari da.

Hirian mugitzeko diseinaturiko bizikleta dugu, 11,5 kg soilik pisatzen ditu, 23 km/h abiaduraz erabili dezakegu 10 km-ko autonomiadun bateria agortu aurretik!

YikeBike pixu frogak burutzen lantegian.

YikeBike pixu frogak burutzen lantegian.

YikeBike bizikleta berritzailea!

YikeBike bizikleta berritzailea!

Mariarekin produktua egiten den lantegira joateko aukera izan zen, eta bertarik bertara bizikleta nola diseinatu, garatu, eraiki, saldu eta hobetzen duten ikusteko aukera paregabea izan zen!

Mariak merkatura atera nahi duten modelo berriaren prototipo funtzionala, txikiagoa eta arinagoa erakusten digu.

Mariak merkatura atera nahi duten modelo berriaren prototipo funtzionala, txikiagoa eta arinagoa erakusten digu.

Empresa hau Chrischurch-eko gazte batzuk sortu zuten, 22 urte zituela asmatu zuen Grant Ryan-ek duela 8 urte, eta ordutik hona, ikeragarrizko arrakasta izaten ari da produktua. Sari ugari jaso ditu, era guztietako komunikazio sareetan agertu da, eta Google bezelako entrepresa garrantzitsuek erosi dute produktua langileek erabiltzeko.

Jaso duen azken saria Katerva “jansangarritasuneratz abiatzeko plataforma”k 2012 urteko produktu jasangarrienen lehiaketarako nominatu izana da. Mugikortasunaren kategoriak bost izendatu daude, eta horietako bat dugu YikeBike.

Baina bizikleta eder hau burutzeaz gain, YikeBike enpresa gazte eta berritzailea dugu. Beraien bulegoak guztiz era xumean antolaturik daude, garaje eta etxe bat balitz bezela, Mariak dio beren esfortzu guztiak bizikletan jarri dituztela eta era berean lantegiaren gizatasuna landu nahi dutela! Egunero, ordubietan, denak geratu eta 20 minutuko bolleyball partiduajokatzen dute! Eta ostiralero berriz barbakoa egiten dute, lehen solairuko balkoian! Otorduak berriz denak elkarrekin egiten dituzte, etxeko girodun sukalde batean.

Azkenik, Mariak bizitzarako aholku batzuk ere eman dizkigu, bere ustetan “Low Key” izatea guztiz garrantzitsua da. Low Key, pianoaren giltza bajua dugu. Alegia, era umilean bizitzea gomendatzen du. Portugaldik etorri zen duela 15 urte, eta Zelanda Berrian etxean baino erosoago sentitu zen. “Kiwiak bere helburuak gauzatzen bizi da egunero, zer esango duten begiratu gabe ekintzak burutzen, eta horrek gazte mantentzen ditu! Zelanda Berrian jendea oso lasai bizi da, eta era berean lasaitasun horrek gauzak egiteko aukera ematen die! Nik ez dut bileraz bilera bizi nahi, ez dut horretarako astirik”. Hori da hori filosofia emakume honena!

Irudian musika denda bateko sarrera guztiz era xumean egina!

Irudian musika denda bateko sarrera guztiz era xumean egina!

Mariaren bikotea ere ez da atzean geratzen! Edward Twiss, Chrischurch-en jaio eta bizia, egun Truescape enpresako New York-eko burua dugu.  Gainera azken urteotan energia berriztagarrien ekoizpenerako burutzen diren eguzki/haize indarrez eragindako zentralen eragina aztertzen ari dira!

Truescape-en web orria ikusgai dago sarean.

Truescape-en web orria ikusgai dago sarean.

Edwarrek dio askotan jendeak guztiz iritzi irrealak dituztela energia berriztagarrien inpaktu bisualaren inguruan. Beraeik buruturiko simulazioek, teknologiak berriak asimilatzen lagun dezake komunitatea, edo behintzat kriterio erreal bat sortzeko aukera ematen dio gizarteari. Simulazioak argazki, bideo, zein animazio bidez burutzen dituzte. Azken hauek, Andrewk berak erakutsi dizkigu bere Ipad-ean! Erabat errealak dira!

Andrew-k energia eolikoaren integrazioa lantzeko egindako demo-a erakusten digu.

Andrew-k energia eolikoaren integrazioa lantzeko egindako demo-a erakusten digu.

Gustora eta azkar igaro dira Chrischurch-eko bi egunak! Hiri berezia da, izan ere 2009 eta 2010ean lurrikarek guztiz suntsitu zuten zentrua, eta ia 200 pertsona hil ziren. Egun errekuperatu gabe dago. Hala ere izateko era espontaneo horrek asko lagundu die beraien azpiegiturak errekuperatzen, adibide bezela hemen EKO-marketina burutzen duten enpresa bat: Clean Advertising. Era jasangarri eta sinplean burutzen ditu komunikazio lanak!

Lurrikaren ostean zentru guztia itxita dago, eta denda askok itsasontzietako kontenedoreetan ireki dituzte ateak.

Lurrikaren ostean zentru guztia itxita dago, eta denda askok itsasontzietako kontenedoreetan ireki dituzte ateak.

Bukatzeko azken egunean, Amurrioko lagun batekin elkartu eta Chrischurch gauez ezagutzeko aukera ere izan dugu! Eta gaur, Greymouth-eko kostan gaude jada eko-turismoaren txanda da!

Deja un comentario

Archivado bajo Ekobidaia

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s