14- Milaka ekintza interesgarri Melbournen!

Oso intentsoa izaten ari da Melbourneko egonandia! Benetan jasangarritasunaren alderdi oro ikusteko aukera dago hemen, eta jende jatorrarekin elkarbanatzeko! Lehenik bidaiaren alde humanoa duzue…

Melbourne hiria.

Melbourne hiria.

Hamairu orduko tren bidai luzearen ostean Sydneyetik, Melbournera iristea lortu genuen! Eta bertan Chistopher Sonn, bere emazte Mariela, eta bere hiru alaben etxean geratzeko zortea izan nuen! Ikaragarria da diru urriaz bidaiatu behar denean sortzen diren aukerak!

Geltokira iritsi eta lehen sorpresa ordea, Melbourne uste baino haudiagoa dela! Eta goizeko 9etan geltokira iritsi arren, 11ak arte ez nuen lortu Chris-en etxera iristerik!! Beste ordu bete behar izan nuen metro, eta azkenik autoz beste hamar minutu. Autoentzako diseinaturiko hiria dugu Melbourne. Chris, suburbioetan bizi da, pakistani, indiar, vietnamita eta korear artean. Bera hegoafrikarra da eta bere emaztea txiletarra.

Chris eta bere familiaz afaltzen, barkakoa ardo ekologiko-biodinamikoaz, denok pozik!

Chris eta bere familiaz afaltzen, barkakoa ardo ekologiko-biodinamikoaz, denok pozik!

Chris-ek esku zabalik hartu ninduen etxean! Psikologiako irakaslea da Victoria University-n, eta kultura zein arraza ezberdinen integrazioa lantzen du (ze erremedio), ikerketa era kualitatiboak erabiliz! Baina bere alderik ederrena bere barrea da! Umore ederraz hasi genuen eguna, bere alaba zaharrena eta hirurok gosaltzen! Familia honetan honetan gau geratzeko aukera izan nuen! Alaba gaztearen lorez apainduriko gela larrosean. Chrisek gogoko du ardoa eta barbakoak egitea! Eta ederto sukaldatzen du. Ni ere ezin atzean geratu, eta bi “paella” egin nituen azken egunean! Dotoreak atera ziren!

Isabel txikia paellei azken gatz ukitua ematen.

Isabel txikia paellei azken gatz ukitua ematen.

Ikerketari dagokionez, informazio ugari bildu da. Lehen elkarrizketa Krista Milnerekin izan zen, Melbourneko Udaletxean! Krista Ingurugiro departamenduko zuzendaria da, eta 45 minutuko elkarrizketa izateko zortea izan nuen! Ala ere formalitatetik ezin izan ginen atera, eta batezere web orrian irakurririko mila informeetara mugatu ginen. Filosofiari dagokionez hiri bertikal efiziente jasangarria bultzen dute… ez dakit oximoron bat ez ote den.

Alde energetikoari dagokionez Melbourne hiriaren lurretan eraikin gehienak zerbitzuetarako direla kontuan hartu behar da, etxe bizitzak inguruko udaletxe txikiagoetan daude. Beraz energia kontsumoa mugatzeko bi ekintza nagusi azpimarratu behar dira:

Era berean planifikaziorako txotenik garrantzitxuena 2020 urterako txotena da, azken aldiz 2008an eguneratua. Eta 2013an berriz eguneratua izango da, plan honek 2020. urterako BEG-en emisioa guztiz ekiditea lortzeko helburua lortzea zaila izango baita.

Hirian lorategiak eta etxeorratzak elkarren ondoan bizirauten dute.

Hirian lorategiak eta etxeorratzak elkarren ondoan bizirauten dute.

Ondoren CERES izeneko “Ingurugiro Komunitatean” izan ginen! Hau ikeragarria izan zen! Chris Ennis dugu bertako fundatzaileetako bat, eta berarekin egoteko zortea izan nuen. Izatez dena duela 30 urte hasi zen… hiritar batzuk zaborleku hau hartu eta baratzak eraikitzen hasi zirenean. Poliki-poliki hazten joan zen eta lurrak eskuratu ziren, elkarte ireki bat sortuz aborinen inguruan, lurra publiko mantendu eta era ekologikoan lantzen hasteko.

CERES elkarteko alderik berriena, lorategi eta energia berriztagarriak elkartuz egina.

CERES elkarteko alderik berriena, lorategi eta energia berriztagarriak elkartuz egina.

Horrela, kurtsoak emateko eraikina, aborinen artea lantzeko lekuak, energia berriztagarrien instalazioak, jatetxe biologikoa, barazki ekologiokoen salmenta, landare eta hazi salmenta, informazio bulegoa, ibilgailu elektrokoa, eskoletako umeen bixita tailerra, bizikletak konpontzeko txokoa, bioeraikuntzaz eginiko etxeak,…. Eta beste mila ekintza elkartzen dituen lekua egin dute!

Azken ekintza, barazki otarren banaketa zerbitzua dute! 100 familia baino gehiago dira, astean barazki bete otarra jasotzen dutenak. Eta ekintza guzti hauek aurrera eramateko, 180 pertsonak lana egiten du CERES-en!

Beneta ikeragarria da. Chris Ennis-ek argitu zigun, munduan zehar bidaiatzeko beka bat tokatu zitzaiola bere neskari! Eta horrela joan zirela, Hegoamerika, Estatu Batuak, Kanada eta Europara, eta bertan konturatu zirela horrelako ekintzak burutzearen erreztasunaz: “bestek lortu badute, guk zergaitik ez? Eta hortik atera zen gehiena!”

Horrela ba, hemen dugu ekintza berezienetako bat Euskal Herrian burutzeko zain… baten bat apuntatzen baldin bada, idatz diezaidala, taldea egiten hasteko ordua da!

Baina ez da hemen bukatzen Melbourne!! Ez ta gutxiago ere!

Pablok, kaleko ekintzetara eramaten duten zentral termikoaren maketa erakusten digu.

Pablok, kaleko ekintzetara eramaten duten zentral termikoaren maketa erakusten digu.

Ondoren BZE (Beyond Zero Emissions)-eko lehen langilea ezagutzeko aukera izan nuen! Pablo, argentinar jatorriko gaztea da, 32 urte, eta 5 urtekin etorri bazen ere erderaz ederto egiten du. BZE-ek ikeragarrizko lana burutu du 2006an sortu zenetik: AUSTRALIA ENERGIA BERRIZTAGARRIEZ ASETZEKO PLAN ERREALA! Eta orain gobernu federalari, udaletxeei, hauzokidei, GKE-ei, eskolei,…. Eta beste hainbat instituziori eginiko lana erakusten ari dira. Era beran jasangarritasuneruntz hurratsak emateko beste plan berri batzuk dituzte:

  • Eraikuntza sektorean
  • Lurraren erabileran
  • Garraioan
  • Prozesu industrialetan
  • Egun enpresek ordaintzen duten karbono tasaren erabileran

Pablok eginiko informe oro azaldu dizkigu! Egun 15 pertsona dabiltza lanean, eta BZE sortu zutzen bi ideologoak ere inguruan ibiltzen dira! Baina 500 bolondreseko sarea dute era beran lan guztietan laguntzeko, tekniko zein praktikoak!

Benetan merezi du eginiko lanari begirada bat ematea. Lanik garrantzitxuena Australia guztia energia berriztagarriz elikatzeko plana da. Era berean probintzia bakoitzarentzako ikerketa egokitu eta sakontu dute, adibidez Port Augustarako plana. Oran BZE-ekoek gogor diardute txosten hauei difusio politiko zein soziala ematen, egi bihur daitezen. Eta era beran Australiarrek klima aldaketa globalaren aurrean duten erantzunkizunaren txotena ere burutu dute, jendea aldaketa bat burutzera motibatzeko.

Baina ekarrizketak aurrera doaz! Ondorengo elkarrizketa gehiegizkoa izan da! Alex Podolinsky-rekin lau orduz egon gara, eta berarekin bazkaltzeko aukera izan dugu!! Eta zein den Alex? Ba MUNDU MAILAKO PERMAKULTURA ADITURIK GARRANTZITSUENA DELA ESAN GENEZAKE! 87 urte ditu, eta bere autoaz etorri da bila tren geltokira! Nik ezin nuen sinestu, alde batetik bera bila etortzea ni bezelako inesperto bati bere denbora eskainiaz! Eta bestetik autoz etortzea bere edadeaz, eta esku batez bolantea heldu, besteaz keinuak egin, eta errepidera begiratu beharrean niri begiratuz azalpenak ematen zizkidan!

Lehen esandian zera esan dit: “begira, niri ez zait interesatzen egungo zientzia, beraz – zenbat energia aurrezten dugun biodinamikan – bezelako galdera zientifikoak ez gehiago egin!”

Beraz galderak egiteko estiloa inprobisatu egin behar izan dut, bertsolariak egingo duten moduan. Eskerrak, beregana joan aurretik behartu ninduen bere 2011. urteko unibertsite klaseak irakurtzera!

Alex gazte dago 78 urte bizkarrean dituela.

Alex gazte dago 78 urte bizkarrean dituela.

Gainera detailetxo bat, erdi gorra da! Beraz nire inglesa eta berre gor aizea uztartuta, komunikazio falta bat somatzen zen! Jeje

Hala ere biodinamikaren inguruko datu pila bota ditu! Eta bere hitzaldia osorik mugikorrean grabatu dut, hitzik ez galtzeko. Gauzarik garrantzitxuena: bere iritziz, gauzak ikasteko egin egin behar direla. “Egungo unibertsitatean zientzia atomistan eta hipotesietan galtzen dira, eta bizitza obserbazio aktiboaz soilik burutu daiteke, eginaz”. Niri ere egiteko gogoak sartu zaizkit, horrenbeste ikusi eta idatzi, baina eraiki, noiz?

Azkenik, gaur baserri batera iritsi naiz! Permakultura baserri batera, eta Andrew eta Heather-ek goxo hartu naute beren etxean! Zoragarria da etxea, adobez egina, baratza eder bat aurrean, lakutxo bat eta 22 ha-inguru eukaliptu basoa inguruan! Dena energetikoki autosufizientea! Gaur egun plaka solar eta egur bidez ekoizten dute energia, baina jada erosia dute sistema osatzeko LURRIN MAKINA! 4 Zaldi Potentzia-dun 12 v-ko lurrindun generadorea da, alegia egurra errez elektrizitatea egiteko. Australian egurra soberan dute!

Andrew eta Heather-ekin baratzan lanean aritu gara arratsaldean, bihar azokara baitkoaz beren barazkiak eta mermeladak saltzera!

Andrew, Heater eta Rob bere etxe aurreko lakuan.

Andrew, Heater eta Rob bere etxe aurreko lakuan.

Orain lotara…

Deja un comentario

Archivado bajo Ekobidaia

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s