8- Permakultura landuz, baserri australiar batean lanean.

Elikagaien kurtsoaren ostean, atzo gauean, Elisabeth eta biok bere baserriruntz abiatu ginen. Baserrian wwoof egiten dabilen beste mutil korear bat eta familia bat daude (bi ume eta ama), eta denon artean burutu ditugu etxeko lanak.

Goizean bi behi ihes eginda zeuden, eta lehen lana (goizeko 6etan!!) behiak aurkitu eta etxeratzea izan da. Ondoren zelai nagusiko itxitura konpontzen aritu gara Daniel eta ni, korearra eta euskalduna estaka eta arantzadun sarearekin borrokan. Lan gogorra australiako eguzkipean! Baina gustora egin dugu, burua alde teknikoetatik aldenduz eta “lan fisiko jasangarriari” lekua utziz!

Daniel eta ni, sasiak moztu eta itxitura berria eraikintzen.

Daniel eta ni, sasiak moztu eta itxitura berria eraikintzen.

 

Azkenean hogei metro inguruko itxitura berria eraiki dugu, eta eroria zegoena zutitu ostean elkarrekin lotu dittugu! Aitak esango luke, australiaraino etorri behar baserriko lanetan aritzeko!

Izerdi ederrak bota ditugu, eta eguzkiak ere ongi eman digu besoetako azalak errez! Eguzki energiaz beroturiko ura duen dutxari ezin esan diogu ezetzik beraz! Ondoren bazkaria eta hizketalditxoa etorri da, Elisabeth Fekoniak, bere etxea erakutsi digu, eta bere bizitza proiektua den permakultura nekazaritza.

Elisabetha duela 30 urte hasi zen jada nekazaritzan lanean, eta duela zazpi urte erabaki zuen permakultura munduan barneratzea irakasle izateko helburuaz. Ordutik Certificated Permaculturarl Trainer titulu ofiziala lortu eta buru belarri dabil elikadura autosufizientziarako hiritarren formakuntzan. 2010. urtean Shunshine Coast-eko udaletxeak bere esfortzua errekonozitu zuen, ekintza berritzaile jasangarri onenari saria emanaz. Era berean, emakume modernoa dugu Elisabeth, eta interneti esker azken urteotan, bere kurtsoetara joateko zerrenda luzean egiten dira!

Elisabeth Fekoniak bere jasangarritasun ekintza berritzaileen saria erakusten digu pozik.

Elisabeth Fekoniak bere jasangarritasun ekintza berritzaileen saria erakusten digu pozik.

Arratsaldea berriz Sunshine-eko “the Greens” alderdi politikoarekin elkartu gara; alderdiko 12 kide, Elisabeth eta ni. Kontutan izan behar dugu, 2010ean Sunshine Coast-eko udaletxeak Australiako 2.hiri jasangarrienaren saria irabazi zuela Australian Conservation Foundation (ACF)-ren eskutik. The Greens-ekoak izan dira sari hori irabazteko burutu ziren aldaketa asko egiteko ekintzak, ideiak, eta motibazioa landu zuen talea!! Orokorrean Australiako botuen %18-a du alderdiak, baina beraien ustez, demokraziak ez du ongi isladaten jendearen iritzia ingurugiroarekiko.

Ezkerretik eskuinera: Dez, Jim Mc Donalds eta Bruce Morgan. Aldediko sortzailea, egungo burua, eta ideologo haundienetario bat hurrenez hurren.

Ezkerretik eskuinera: Dez, Jim Mc Donalds eta Bruce Morgan. Aldediko sortzailea, egungo burua, eta ideologo haundienetario bat hurrenez hurren.

Bileran, berarien sinismenak, nahiak eta helburuak biltzen dituen 51 puntu azaldu dizkidate. Beran biodibertsitateren babesa (27. puntua), ingurugiroa zainteko zerga sitema (23. puntua), energia berriztagarrien erabilera %30 igo 2020 urterako (30. puntua), herritarrek enegia kontsumoa murrizteko ezagutza izan dezaten etxeetan neurgailu elektronikoen instalazioa (34. puntua), eraikin, produktu zein azpiegituretarako energia kontsumo minimoen ekintzak bultzatze (29. puntua), eta abar luze bat.

Ian Clow, Cristine eta Eve Plant, alderdiko idazkari ordea, ideologa garrantzitsua eta idazkaria.

Ian Clow, Cristine eta Eve Plant, alderdiko idazkari ordea, ideologa garrantzitsua eta idazkaria.

51 puntu hauek ezartzerakoan, Beyond Zero Emissions izeneko gobernuz kanpoko erakundea izan dute aholkulari. Erakunde honek Zero Carbon Australia izeneko programa garatu du Melbourneko Unibertsitateko kideekin batera, eta etorkizunerako hartu beharreko neurriak kuantifikatzen ari dira.

Era berean alderdia berdeak, Transition Towns-ekin lotura zuzen du. Bertan izan dute duela gutxi Nicole Foss, eta kanadiako emakumearen ideiak nola errealitate bilakatu pentsatzen lanean dabiltza.

Era berean Richard Heinberg-en liburu ezaguna ere egunerokotasunean eskura dutela diote! “The end of Grouth” da gehien erabiltzen dutena, baina “The party’s over” zein “Blackout” ere tarteka birbegiratzen omen dituzte.

Egun mugitua… eta burua beheruntz doa ordenadorearen pantaila aurrean, Elisabeth-en etxeko laranja kolorezko sofa haundian.

Deja un comentario

Archivado bajo Ekobidaia

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s