7- Brisbaneko herriaren beste aldea: herritarren ekintzak.

Gaur eta atzo herri merkatu ekologikoarekin hasi dugu eguna! Goizeko 6-etarako jada jendez gainezka egoten dira merkatu hauek, eta bertan barazkiez gain era guztietako produktuak aurki daitezke. Gosaltzeko aukera ezin hobea ere bada: paella platerkada on batez eguna hasteko, edota horrenbesteko goserik ezean muffing ekologiko eta chai tearekin.

Merkatuan erosketak egiten murgilduta dabil jendea, “baserritar zoriontsuen” elkartearen stand-ean.

Merkatuan erosketak egiten murgilduta dabil jendea, “baserritar zoriontsuen” elkartearen stand-ean.

Larunbateko merkatuan (merkatu arrunta, auzokoa, helbidea Aaron-eri galdetu) era guztietako ekoizleak aurkitu ditugu, baina berezienak aipatze arren, lau aukera burutu ditut larunbateko merkatutik:

  1.  www.foodconnect.com.au elkartea. Bertan agertzen da Brisbanen kontsumituriko produktu baten eta Zelanda Berritik ekarririko beste baten arteko ezberdintasuna. Lehenak 244 km eta 27 ordu egiten ditu ekoizletik kontsumitzailearengana iristeko, bigarrenak berriz 4.327 km eta 127 egun burutzen ditu baratzetik etxera iritxi bitarte! Ekintza honen berri, Biodinamika bidez landuriko haragia ekoizten duen baserritarrak eman digu, bera ere kide baita.

    Australiar gobernuak eskaintzen duen zigilu ekologiko eta biodinamikoa.

    Australiar gobernuak eskaintzen duen zigilu ekologiko eta biodinamikoa.

  2. www.organicfarmshare.com elkartea. Ekintza honen berri Kombucha te ekologikoa saltzen duen ekoizleak eman digu. Kombucha onddo berezi bat da, azukredun uretan hazten dena.

    Ezkerrean Aaron (Couchsurfing-eko gure etxejabea) eta eskuinean kombucha tea ekoizten duen baserritarra.

    Ezkerrean Aaron (Couchsurfing-eko gure etxejabea) eta eskuinean kombucha tea ekoizten duen baserritarra.

  3. www.justearth.org.au izeneko irabazi asmorik gabeko erakundea. Bertan salgai ageri dira munduan era ekologikoan eta bidezko merkataritza erabiliz ekoitziriko hainbat produktu. Ikusgarrienak “All Star” famatuei itzala egiten dieten oinetakoak: www.nosweatstuff.com.au

    Bidezko merkataritza zigiludun eta kotoi ekologikodun zigiludun ohinetakoak.

    Bidezko merkataritza zigiludun eta kotoi ekologikodun zigiludun ohinetakoak.

  4. Eskuz eginiko bizikleta erreziklatuen denda. Merkatu ondoan, denda berezi hau aurkitu dugu…
Argazkian ageri diren bi gazteak bizikleta zaharrak berritzen dituzte.

Argazkian ageri diren bi gazteak bizikleta zaharrak berritzen dituzte.

Igandeko merkatua berriz permakultura baratza batean izan da, bertan elkartu dira hainbat eta hainbat baserritar eta hiritar, salerosketak burutzeko. “Northey Kaleko Hiri Baserria” izeneko txoko hau 1994. urtean sortu zuten nekazaritza jasangarrian barazkiak hazi nahi zituzten talde batek. Ordutik, nekazaritza eskola eta merkatu bilakatu da.

Argazkian ageri da Murray NSCFko ekintzei buruz berriak ematen.

Argazkian ageri da Murray NSCFko ekintzei buruz berriak ematen.

Murray izan dugu bertako gida (NSCF-ko hezkuntza arduraduna) eta berak azaldu dizkigu eguneroko lanen nondik norakoak. Bere kokapena sarean ikus dezakegu, bertara bidaiatu nahi duen orok eskuragarri izan dezan.

Brisbane hiriko permakultura komunitatearen sarrera.

Brisbane hiriko permakultura komunitatearen sarrera.

Era egokian elikatzeko informazioa ere lor genezake NSCF eta bertako merkatuan. Irudian elikagaien azidotasun bidezko sailkapena eta 80/20 dieta.

Era egokian elikatzeko informazioa ere lor genezake NSCF eta bertako merkatuan. Irudian elikagaien azidotasun bidezko sailkapena eta 80/20 dieta.

NSCF-en produktuak erosi eta kurtsoak hartzeaz gain informazio ugari dugu gure eskura. Egunerako bizitzako aholkuetatik hasi eta Nekazal zein hiritarrak elkartzen dituen sare bereziei buruzko informazioaraino:

  • Brisbane Transition Hub (on-line)
  • Turnstile Community Hub (Brisbanen du bulegoa)
  • Permablita Network (Permakultura ekintza sortzaile den elkartea)

Asteburuko merkatuez gain, Fundamentals denda kate ekologikoa ezagutzeko aukera izan dugu. Australia guztian hedatua eta jada 1979. urtean sortua! Hiritarrek supermerkatu berezi honetan eros ditzakete eguneroko produktu ekologikoak! Era berean Green Living Australia izeneko denda ere aurki dezakegu, on-line ere bere produktuak eskaintzen dituena. Denda honetan produktuak erosteko aukera izateaz gain, geure produktuak ekoizteko (gazta, guriña, ogia,…) tresnak ere aurki ditzakegu.

Era berean asteburu honetan Elisabeth Fekoniaren era jasangarrian elikagaiak kontserbatzeko tekniken kurtsoa burutu dugu! Kurtsoa interneteko eskaintza berezien orrialde batean ageri da, eta ikaragarrizko arrakasta izaten ari da, astebukaerako ekintza erakargarria bilakatu zaigu elikagaien kurtsoa!

Elisabeth Fekonia azalpenetan murgildurik.

Elisabeth Fekonia azalpenetan murgildurik.

Denera 150 pertsona inguru bildu gara larunbat eta igandean zehar. Kurtsoaren helburua produktuak energia (bero eta presio) urria erabiliaz kontserbatzeko eta jangarri (osaietan aberats) egiteko teknikak erakutsi dizkigu Elisabeth-ek. Ondorengo lerroetan laburbilduko ditut, lerro bakarrean, burutu ditugun jakiak:

  • Feta gazta: hartzidura laktikoz burutzen den gazta freskoa.
  • Quark-a: eguzki berotan utzita ebakiriko esneaz eginiko gazta.
  • Kefir-a: bakteria bidezko esnearen eraldaketa, laktosa giza gorputzarentzat jangarri bilakatzen duena.
  • Sauerkraut-a: Alemaniar kulturako jakia, hartzidura laktikodun aza.
  • Kimchi-a: (Korear jatorria) hartzidura laktikodun aza.
  • Fermentaturiko fruitu pasta: hartzidura alkoholikodun fruitu eta hazi nahastea: aranak, datilak, intxaurrrak, kalabaza haziak,…
  • Marrubizko ardoa: 12-14 gradu dituen artzidura alkoholikoz sorturiko edaria.
  • Erremolatxa Kvas-a (Beet Kvass): Errusiar jatorridun artzidura laktikoz buruturiko erremolatxaren kontserbazio likidoa.
  • Kombucha Tea: onddo bidez lorturiko azukredun uraren hartzidura.
  • Miso-a: (Japoniar jatorria) soia jangarri bilakatzen duen artzidura laktiko bidezko prozesua.
  • Tempeh-a: (Malasia / Indonesia jatorria) soia hazia jangarri bilakatzen duen hartzidura laktiko bidez lorturiko produktua.
  • Hartzituriko oreaz eginiko ogia: (Europa ekialdean du jatorria) aurre hartzidura laktikoa jasan duen gari irinaz buruturiko ogia.
  • Ghee-a: gurin likidoa, tenperatura altuetarako kimikoki estableagoa dena.
  • Gurina

Deja un comentario

Archivado bajo Ekobidaia

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s