3- Bidaia jasangarriruntz…

Ziurrenik ia denok entzuna izango duzue, baina agian askok ez duzue oraindik tresna berezi hau erabili. Horien artean neu! Lehen aldia da helpex edo wwoof bezelako bilatzaileak erabiltzen ditudana.

Helpex-en bidez jendea ezagutu, lana egin eta lolekua irabaz genezake!

Helpex-en bidez jendea ezagutu, lana egin eta lolekua irabaz genezake!

Munduko herrialde ezberdinetako baserritarren sarea dela esan genezeke. Bidaian dabilen jendeari lekua eta jana ematen diote lanaren truke. Lana erreza izan ohi da, eta 3-4 ordu inguru ibili behar izaten da egunero. Beraz ondoren astia geratzen da inguruak ezagutzeko, zein bestelako ekintzak burutzeko.

Bidaia honen aurrekontua hegaldiaren erosketan joan zela kontutan izanik, aukera egokia izan da tresna hau ezagutzeko! Beraz Australia eta Zelanda Berrian barrena era horretan saiatuko naiz bizitzen! Goizetan lan fisikoa, eta arratsaldetan elkarrizketak!

Honek jada kontsumoaren kapituloak baino itxura hobea du! Wwof-en web orrian agertzen den moduan, “share more sustainable ways of living”

Bestalde, hirietan zer egin lolekua bilatzeko zalantza sortzen da bereala, baina arazo honek ere baditu konponbideak. Couchsurfing (sofaren gainean surfean) bezelako orrietan aurki daitezke joan behar dugun herrietan bizi diren eta geu etxean hartzeko prest dauden pertsonen helbideak! Era berean aukera dugu geuk ere Eukal Herrira datozen bixitariei, geure etxean toxko bat egiteko.

Azkenik hau agian jada oporretara gehiago zuzendua badago ere, Home For Home orria aurki dezakegu sarean. Bertan zeure etxea beste pertsona batzuei eskain diezaiokezu  eta era berean zeu beraien etxera joan. Honetarako ordea egunak ongi egokitu behar zaizkie denei ere.

Horrela ba, bidaia honetan, jasangarritasunaren inguruan ausnartzeaz gain, bidaiatzeko era jasangarriari helduko diogu!!

4 comentarios

Archivado bajo Ekobidaia

4 Respuestas a “3- Bidaia jasangarriruntz…

  1. Ekoitzultzailea

    HACIA EL VIAJE SOSTENIBLE…

    Seguramente todos habréis oído hablar de esto, pero muchos quizá aún no hayáis utilizado esta curiosa herramienta. ¡Entre ellos yo mismo! Es la primera vez que utilizo buscadores como helpex y wwoof.

    Se puede decir que es una red de los campesinos de todo el mundo, que dan comida y cama a viajeros a cambio de trabajo. El trabajo suelo ser fácil, entre 3 ó 4 horas al día. Así te queda tiempo libre para conocer el entorno o hacer otras actividades.
    Teniendo en cuenta que el presupuesto del viaje se ha ido con la compra del billete de avión, conocer estas opciones ha sido una buena salida! Así que voy a intentar moverme por Australia y Nueva Zelanda de esta manera; por la mañana un poco de trabajo en el campo, y por la tarde las entrevistas!
    Al menos esta parte tiene mejor pinta que el capítulo sobre el consumo! Como aparece en la página web de Wwoof, “share more sustainable ways of living”.
    Por otra parte, surge la necesidad de buscar otra alternativa para las ciudades, pero este problema también tiene solución. A través del Couchsurfing (surfeando sobre el sofá) podemos encontrar el contacto de personas de los países que queremos visitar y que están dispuestas a recibirnos en sus casas! Al mismo tiempo, nosotros también les ofrecemos nuestras casas para cuando vengan a Euskal Herria de visita. Finalmente, y aunque está más dirigido a estancias vacacionales, podemos encontrar otra opción en la página Home For Home. Aquí puedes ofrecer tu casa a otros y al mismo tiempo ellos a ti la suya. Sin embargo, en este caso las fechas tienen que cuadrar.
    ¡¡Así sí, en este viaje, además de reflexionar sobre la sostenibilidad, emprendemos un verdadero viaje sostenible!!

  2. Joseba

    Aupa Ortzi!

    Pozten naiz sare hauek erabiltzeko asmotan zabiltzalako! Nik neronek oraindik ez ditut sekula erabili atzerrian ostatu hartzeko, baina datorren neguan horrela bidaiatzeko asmotan nabil pare bat hilabetetan edo.
    Aukera bikaina den arren esperientzia eta jende interesgarria topatzeko, nolahalako erreparo bat izatea ere normala da ezezagunen etxera joandakoan. Hau dela eta eskaera batekin natorkizu: bidean topatzen dituzun eredu jasangarriez gain, Euskal Herrian gauden zenbaitek asko eskertuko genizuke bidean egiten dituzun harremanei buruz ere idatziko bazenu. Bereziki helpex eta antzerakoen bidez lortutako ostatu/lanlekuetan zer moduz moldatu zaren jakin nahiko genuke, aholkuak ez baitira sekula soberan izaten. Horrela guk geuk ere erreferentzia gehiago izango ditugu gure bidea diseinatzerako garaian!

    Eskerrikasko eta animo!

    • ortzi

      Aupa Joseba!

      Begira 17. kapituluan Wwoofer eta Helpex bidez lanean dabilen albergea! Benetan merezi du horrelako esperientzia izatea! Bai baserrietan zein albergeetan TRUKE sistema bidezko lan eredu ederra da! Zelanda berrian jende ugari dabil era honetan bidaiatzen! Eta era berean alberge ugarik dute antolaketa ekonomikorako sistema hau!
      Diruaren erabilera gabe bi aldeak gustora bizi dira! Orain iritxi berri naiz Karameako Rongo albergera, eta bertan Wwoof-er izango naiz! 18.a kapituluan etorriko dira berri gehiago!

      Laster arte!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s