12-Newcastle: hiri indartsua, aberatsa eta jatorra.

Egonaldi motza izan da Newclastle-ekoa, baina benetan interesgarria. CSIRO ikerketa zentrua eta Ingurugiko eta Klima aldaketa departamentuko buruekin hitzegiteko aukera izan da! Hemen laburpenak:

Glenn Platt (CSIRO-ko efizientzia energetikoko burua):

Glenn Plat bere bulegoan.

Glenn Plat bere bulegoan.

Egun pertsonako eta urteko kontsumitzen diren 7.000-10.000 kWh-ak 100-900 kWh bilaka daitezeke teknologia eragikorrak garatu eta ezartzen baditugu.

Era berean, berotegi efektuko gasen emisioa 100 % murriztea posible dela uste du edozein familiako etxetan, beti ere teknologia garatua erabiltzen badugu.

Bere ustetan, kontsumoa murriztea egun zaila den arren (kontsumitzaileok ez dugulako nahi), posible da kontsumoa mantendu harren jasangarritasuneratz pasuak ematea. Platt-ek azpimarratzen du bestalde, jasangarritasuna lortzeko bidea bi parametroren azpian burutzen dutela, bata zientziaren garapena, eta bestea buruturiko teknologiaren jasangarritasun ekonomikoa. Teknologia bat aztertzea bezain garrantzitsua dela dio, beronen merkaturatzea eta eraginkortasun ekonomikoa aztertzea.

CSIRO ikerketa taldeak hiritarren iritzia kontutan hartzen du teknologia berrien aukeraketa burutzean edota programa bakoitzaren beharra erabakitzerakoan. Horretarako Science into Society izeneko taldea dute, eta beraiek burutzen dute hiritarren iritzia jaso eta berauek erabaki bilakatzeko lana.

Energiaren inguruan bi programa dituzte abian egun herritarren inplikazioa lantzeko. Bat kontsumo energetikoaren eta energia ekoizpenaren ingurukoa, bestea berriz, kontsumo honek eragiten duen  kostu ekonomiko eta klima aldaketari buruzkoa.

Munduan dauden leku jasangarri eredugarri interesgarriak azpimarratzerako orduan, ondorengoak esan dizkigu:

CSIRO barnean burutzen ari diren ekintza ezberdinetatik bi azpimarratzearren berriz, bi hauek ditu gustokoenak:

  • Building IQ
  • Energymark proiektuaren bidez Brisbane zein NSWen kontsumo energetikoan buruturiko aurrerapausuak.

Bere Policy Maker gustokoena zein den galdetu diogunean berriz, erantzuna bestelakoa izan da. Glenn-ek dio pertson konkretu bat azpimarratu beharrean, Australian azken sei hilabeteotan gertatzen ari den fenomeno berezi bat azpimarratu nahi duela. Argi indarraren prezioaren igoera dela eta hiritarrak gobernuarengan presioa egiten hasi dira, eta ondorioz politiko ugari prest dago energia ekoitzpen eta kontsumoan aldaketa ez-tradizionalak egiten hasteko; beraz momentu oso interesgarrian gaudela dio.

Garapen bidean dauden herrietan dituzten proiektuen berri ere galdetu diogu. Glenn-en ustetan posible da herrialde garatuok izan ditugun kutsadura urteak ekiditea zuzenean teknologia garbiak erabiltzen badira herri ez garatuetan. Azpimarratu digu proiekturik garrantzitsuenak Indian burutu dituztela, batezere eguzki indar termikoaren zuzeneko erabileraz errefrigerazioa burutuz.

Ikerketa guzti hauei aurre egiteko diru pribatua erabiltzea dute helburu. Egun 40 %a diru pribatua da eta 60 %a publikoa. Ala ere azpimarratzen du, ikerketa egitea sektore pibatuari, norbanakoari eta merkatuei guztiz interesatu beharko litzaiekela, zuzenean gastu energetikoa murrizten baitu, eta  horrekin errentagarri bilakatzen dira inbertsioak.

Azkenik, beraien lana zuzen egiten ari diren edo ez ikusterako garaian, ondorengo indikaoreak erabiltzen dituzte:

  • Kostua ($AU),
  • Kontsumo energetikoa (kWh) Distribuzio sarea AUSGRID
  • BEG emisioak (CO2-eq) Klima Aldaketa Departamentutik Gobernu Federala

Peter Dormand (Ingurugiro eta Aldaketa Klimatikoko sekzioaren burua)

Duela hogei urte hasi zen Peter hiria jasangarri bilakatu nahian. Bere lehen ekintza 1997an burutu zuen “Pathways to Sustainability” helburu informea atera zutenean. Ordutik etengabe lanean aritu da, herritarren eta udaletxearen arteko zubi gisara jokatuaz. Peter-en ustetan “Jasangarritasunaren % 85-a hiritarren bihotz eta buruaren esku dago, beste % 15-a teknologiaren esku”.

Peter-en oinarria teorikoak Rocky Mountain Institute eta Amory Lovins-en idatzietatik harturikoak izan ziren, eta horren ostean bere metodologia eta helburuak garatu ditu.

Oinarri teorikoak garatu ostean, Energy Town Meeting izeneko herri batzarrak antolatu zituen Newcastle-en. Bertan hiritar ororen egonezinak jasotzeko aukera izan zuten, hau da partehartze prozesu baten bidez eman zioten hasera proiektuari.

Honen ostean ClimateCam ekintza sortu zuen, berau da etorkizunerako Newclastle jasangarri bat diseinatu eta berau burutzeko pausuak noiz eta nola buru ezarri dituen instituzioa.

Udaletxean ageri da hiriaren jasangarritasunaren neurgailua.

Udaletxean ageri da hiriaren jasangarritasunaren neurgailua.

ClimateCam-en lehen ekintza jasangarritasuna neurtzea izan zen. Horrela, udaletxeko horman, une oro hirian kontsumitutako energia (MWh-tan) zein den azaltzen digun adierazlea ezarri zuten. Peter-ek dio: “jasangarritasun energetikoa lortzeko lehen eginbeharra, berau neurtzea da”.

Ondoren, ClimateCam-en aholkuz, hainbat teknologia jasangarriren instalazioa eta garapena etorri zen: aize errota efizienteen instalazioa; panel fotovoltaikoen instalazioa; biodieselez zebilen Australiako lehen ibilgailuen flota; CSIRO ikerketa sarearen barnean, teknologia energetikoa ikertzeko unitatearen sorrera; CSIRO ikerketa zentruaren barnean ere, eguzki energia ekoizpena aztertzeko unitatea; Energia efizientzia aztertzeko zentruaren sorrera;…

Baina Peterrek dio, garrantzitsuena metodologiaria baten sorrera izan zela: 14 hurrats dituen politikak sortzeko eta ezartzeko era sortu zuen. Metodologia honen bidez gizarte osora iristeko gaitasuna izatera iritsi da, lau ataletan antolatuta: hezkuntza, merkatua, udaletxea eta familiak. Metodologia honetatik etorri da 2020. urterako bisioa.

Peter-ek 2020.urterako hiri plangintza eta eskoletako “izar bidezko” helburu gauzatze teknika erakusten dizkigu.

Peter-ek 2020.urterako hiri plangintza eta eskoletako “izar bidezko” helburu gauzatze teknika erakusten dizkigu.

Peter arro dago 2020 bisioan ezarri zituzten helburuak egun betetzen ari direlako. Helburuen gauzatzerik arrakastatsuena eskoletan burutu dela azaldu digu. Zortzi helbururekin abiatu ziren, eta eskola bakoitzak helburu bat lortzean izar berri bat eskaintzen zion udalak, eta izarrak argazkian erakusten digun munduan itsasten ziren. Orain, zortzi helburu horiek ia guztiz bete direnez, beste 10 helburu berri ezarri dira, argazkiko munduaren inguruan izar eraztun berri bat sortuz.

Smart Grid, Smart City Center: hiritarrentza energia aholkuak dohain.

Smart Grid, Smart City Center: hiritarrentza energia aholkuak dohain.

Ekintza berrienei dagokionez berriz, Smart Grid, Smart City Center-en sortzaileetako bat izan dugu Peter. Hiritarrei zuzenduriko txoko honetan, energia kontsumo jasangarrirako ehundaka aholku azaltzen dira, era praktikoan burutzeko.

Bestalde, udaletxean sortu zen 2030. urterako plangintza ofizialean jasangarritasun energetikoa integratzeko aholkulari gisara ibili da Peter: Newcastle 2030.

Edozein hiritarren eskuragarri du udalak ondorengo energia neurgailu sorta!

Edozein hiritarren eskuragarri du udalak ondorengo energia neurgailu sorta!

Azkenik Peter-ek esan digu egun Newcastle-eko familia baten kontsumoan jada ikus litekeela eginten ari diren lan guzti honen erantzuna! Australiako beste hirietan etxeko 29.000 kWh/urteko kontsumitzen diren bitartean Newcastle-en 17.000 kWh/urteko kontsumitzen baitira!Era berean ICLEI erakundea gomentatu digu etorkizuneko herri zein hirien nondik norako energetikoa aztertzeko.

Informazio asko… baina nola laburtu hau dena are gehiago?

1 comentario

Archivado bajo Ekobidaia

Una respuesta a “12-Newcastle: hiri indartsua, aberatsa eta jatorra.

  1. Ekoitzultzailea

    NEWCASTLE: CIUDAD FUERTE, RICA Y AMABLE

    La visita a Newcastle ha sido corta, pero muy interesante. Ha sido una gran oportunidad para hablar con los responsables del centro de investigación CSIRO y del Departamento de Medio Ambiente y Cambio Climático! Aquí van los resumenes:

    Glenn Platt (jefe de eficiencia energética de CSIRO):

    Los 7.000-10.000 kWh que consumimos cada persona al año pueden transformarse en 100-900 kWh si desarrollamos y aplicamos tecnologías eficientes. Asimismo, piensa que se puede reducir en un 100% las emisiones de gases de efecto invernadero de cualquier familia, siempre que utilicemos tecnología avanzada.

    En su opinión, aunque hoy en día es muy difícil reducir el consumo (porque los consumidores no queremos), es posible dar pasos hacia la sostenibilidad de un consumo constante. Platt subraya por otro lado que el camino hacia la sostenibilidad se construye en base a dos parámetros, uno el desarrollo de la ciencia, y otro la sostenibilidad económica de la tecnología desarrollada. Es igual de importante estudiar la tecnología en sí como su mercado y su sostenibilidad económica.

    El grupo de investigación de CSIRO tiene en cuenta la opinión de la ciudadanía a la hora de seleccionar una tecnología o las necesidades de cada programa. Para eso han creado el grupo Science into Society, que recogen la opinión de la ciudadanía y la transforman en decisiones.

    Entorno a la energía, hoy en día tienen dos programas que trabajan con implicación de la ciudadanía. Uno sobre el consumo y la producción energética y otro sobre el coste económico y el cambio climático que provoca este consumo.

    A la hora de mencionar lugares donde se estén desarrollando modelos sostenibles, menciona los siguientes:

     Proyecto Ecovillage de la provincia de Queesland
     Ciudad de Masdar
     Proyecto de la ciudad de Sydney para el año 2030

    En cuanto a proyectos que están desarrollando en CSIRO, menciona dos:

     Building IQ
     Avances realizados en Brisbane y NSW en el marco del proyecto Energymark

    También le he preguntado por algún Policy Maker que destaque entre los demás, pero la respuesta ha sido otra. Me comenta que más que una sola persona, quiere poner énfasis en un fenómeno que está sucediendo en Australia en los últimos seis meses. Debido a la subida del precio de la energía eléctrica la ciudadanía está presionando a las administraciones, y como consecuencia parece que muchas políticas de cambio radical en la producción y consumo de energía están listas para ser aplicadas; por lo que piensa que estamos en un momento muy interesante.

    Además, hemos querido saber su opinión sobre proyectos que se estén desarrollando en paises en vías de desarrollo. Según Glenn, puede que podamos evitar los años de contaminación que hemos sufrido en los países desarrollados mediante tecnologías limpias. Los proyectos más importantes se están realizando en India, sobre todo los de energía solar térmica directa para el uso en refrigeradores.

    Su objetivo es invertir dinero privado en todas las investigaciones. Hoy en día el 40% es dinero privado y el 60% público. Aún así nos comenta que la investigación debería interesar a los sectores privados, particulares y al mercado, ya que reduce los gastos energéticos, y así las inversiones se rentabilizan.

    Por último, nos menciona los indicadores que utilizan para valorar los resultados de sus investigaciones:

    - El coste ($AU)
    - El consumo energético (kWh) en la red de distribución AUSGRID
    - Emisiones de GEI (en CO2-eq) del Departamento de Cambio Climático del Gobierno Federal

    Peter Dormand (jefe de sección de Médio Ambiente y Cambio Climático)

    Peter empezó hace 20 años con la idea de convertir la ciudad en sostenible. Su primera acción se desarrollo en 1997 cuando publicaron el informe “Pathways to Sustainability”. Desde entonces ha trabajado sin parar, siendo un puente entre la ciudadanía y el ayuntamiento. En opinión de Peter, “el 85% de la sostenibilidad está en el corazón y las manos de las personas, y el 15% restante en la teknología”.

    Las bases teóricas de Peters vienen de los escritos de Rocky Mountain Institute y Amory Lovins, y después ha desarrollado sus propia metodología y objetivos.

    Tras desarrollar las bases teóricas, organizó en Newcastle asambleas ciudadanas llamadas Energy Town Meeting. En estas reuniones se recogían las inquietudes de los ciudadanos, es decir que iniciaron el proceso mediante la participación.

    Después, creo la iniciativa ClimateCam, la institución que ha diseñado el Newcastle sostenible del futuro y ha establecido los pasos para su consecución. La primera acción de ClimateCam fue medir la sostenibilidad. Así, en la pared del ayuntamiento, se refleja al instante el consumo energético de la ciudad (en MWh) en una pantalla. Según Peters “el primer paso para conseguir la sostenibilidad, es medirla”.

    Después, aconsejados por ClimateCam, se sucedieron la instalación y desarrollo de tecnologías sostenibles: un molino de viento eficiente, paneles fotovoltaicos, primera flota de vehículos de biodiesel de Australia, creación de la unidad de investigación de tecnologías energéticas y la unidad de producción de energía solar en el CSIRO, creación del centro de investigación de eficiencia energética…

    Pero según Peter, lo más importante fue el establecimiento de una metodología concreta: estableció los 14 pasos para la creación y establecimiento de políticas. Mediante esta metodología ha podido llegar a toda la sociedad, organizada en cuatro ámbitos: educación, mercado, ayuntamiento y familias. De esta metodología ha venido la visión para el año 2020.

    Peter está muy orgulloso, ya que se están cumpliendo los objetivos que se establecieron para 2020. El objetivo más importante se ha logrado en el ámbito escolar. Empezaron con 8 objetivos, y al alcanzar un objetivo el ayuntamiento otorgaba una estrella al colegio, y las estrellas se iban pegando en el mapa que nos enseña en la foto. Ahora, ya que los 8 objetivos se están cumpliendo, se han establecido otros 10 nuevos objetivos, creando un nuevo anillo de estrellas alrededor del mundo.

    En cuanto a las nuevas acciones, ha sido el precursor de SmartGrid, Smar City Center. En este rincón dirigido a la ciudadanía, aparecen cientos de consejos para un consumo energético sostenible, de una manera práctica.

    Por otro lado, ha trabajado como consejero en la planificación de la sostenibilidad energética del ayuntamiento para 2030: Newcastle 2030.

    Finalmente, Peter nos dice que ya se pueden ver los resultados de todo este trabajo en el consumo energético de las familias de Newcastle! Mientras que en otras ciudades de Australia se consumen 29.000kWh/año en cada familia, en Newcastle se ha llegado a 17.000kWh/año! Asimismo, nos ha recomendado que echemos un vistazo a la iniciativa ICLEI, donde hay información sobre acciones en materia de energía de los pueblos y ciudades del futuro.

    Mucha información… pero cómo podría haberlo resumir más?

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s